Txertatu edo aldatu geruza

Geruza bat txertatzen du edo dokumentuan lehendik dagoen geruza bat aldatzen du. Geruzak Draw aplikazioan soilik erabili daitezke, ez Impress aplikazioan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Geruza

Ireki geruza-fitxen laster-menua eta aukeratu Txertatu geruza

Hautatu geruza eta aukeratu Formatua - Geruza

Ireki geruza-fitxaren laster-menua eta aukeratu Aldatu geruza


note

Geruza bat hautatzeko, egin klik hari dagokion fitxan laneko areako behealdean.


'Txertatu geruza' elkarrizketa-koadroa

Izena

Sartu geruza berriaren izena. Geruzaren izena aldatzeko, sartu izen berria.

tip

Geruza baten izena zuzenean aldatzeko, egin eskuineko klik beheko aldeko geruza-fitxan, hautatu Aldatu izena geruzari laster-menuan eta sartu izen berria fitxan.


Izenburua

Sartu geruzaren izenburua.

Deskribapena

Sartu geruzaren deskribapena.

Geruza-propietateak

Ezarri geruzaren propietateak.

Ikusgai

Erakutsi edo ezkutatu geruza.

Inprimagarri

Inprimatzean, ez ikusiarena egin edo inprimatu geruza hau.

Blokeatuta

Eragotzi geruzako elementuak editatuak izan daitezen.