REGEX

Bat etortzeak eta erauzteak egiten ditu, edo aukeran ordezteak egiten ditu, adierazpen erregularrak erabilita.

Sintaxia

REGEX( Testua ; Adierazpena [ ; [ Ordezkoa ] [ ; Banderak|Agerraldia] ] )

Testua: Adierazpen erregularra aplikatuko zaion testua edo gelaxka baten erreferentzia.

Expression: A text representing the regular expression, using ICU regular expressions. If there is no match and Replacement is not given, #N/A is returned.

Ordezkoa: Aukerakoa. Ordezko testua eta kaptura-taldeen erreferentziak. Bat etortzerik ez badao, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.

Banderak: Aukerakoa. "g" banderak Adierazpena balioak Testua balioan dituen bat etortze guztiak ordezten ditu, erauzi gabe. Bat etortzerik ez badago, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.

Agerraldia: Aukerakoa. Testua aldagaian Adierazpena aldagairen zein bat etortze erauziko edo ordeztuko den adierazten duen zenbakia. Bat etortzerik ez badago eta Ordezkoa ematen ez bada, #E/E itzuliko da. Bat etortzerik ez badago eta Ordezkoa ematen bada, Testua aldaketarik gabe itzuliko da. Agerraldia 0 bada, Testua aldaketarik gabe itzuliko da.

Adibideak

=REGEX("123456ABCDEF";"[:digit:]";"Z") "Z23456ABCDEF" ematen du, digitu baten lehen bat etortzea "Z" letrarekin ordezkatuta.

=REGEX("123456ABCDEF";"[:digit:]";"Z";"g") "ZZZZZZABCDEF" ematen du, digitu guztiak "Z" letrarekin ordezkatuta.

=REGEX("123456ABCDEF";"[126]";"";"g") "345ABCDEF" ematen du, "1", "2" edo "6" bakoitza kate hutsarekin ordeztuta (hortaz, ezabatu egiten dira).

=REGEX("axbxcxd";".x";;2) "bx" ematen du, ".x" balioaren bigarren bat etortzea.

=REGEX("axbxcxd";"(.)x";"$1y";2) "axbycxd" ematen du, "(.)x" balioaren bigarren bat etortzea (alegia, "bx") karaktere bateko (alegia, "b") talde kapturatuarekin ordeztuta eta "y" balioarekin jarraituta.

Informazio teknikoa

tip

Funtzio hau LibreOffice 6.2 bertsiotik dago erabilgarri.


This function is not part of the Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) Version 1.3. Part 4: Recalculated Formula (OpenFormula) Format standard. The name space is

ORG.LIBREOFFICE.REGEX