LibreOffice 7.3 laguntza
JDBC datu-base batean sartzeko aukerak zehazten ditu.
JDBC kontrolatzaile-klasea erabili daiteke LibreOffice aplikaziotik JDBC datu-base batekin konektatzeko. Kontrolatzaile-klasea datu-basearen fabrikatzaileak ematen du. JDBC datu-baseen bi adibide Oracle eta MySQL dira.
Kontrolatzaile-klaseak honako tokian gehitu behar zaizkio LibreOffice aplikazioari: .
JDBC kontrolatzailea erabili daiteke Solaris edo Linuxetik Oracle datu-base batean sartzeko. Datu-basean Windowsetik sartzeko, ODBC kontrolatzailea behar da.
UNIXen, ziurtatu Oracle datu-basearen bezeroak JDBC onartzen duela. Solaris Oracle bezeroaren 8.x bertsioarentzako JDBC kontrolatzaile-klasea honako direktorioan dago: <Oracle client>/product/jdbc/lib/classes111.zip. Azken bertsioa ere deskargatu daiteke Oracleren webgune honetatik:
Datu-iturburuaren URLa koadroan, sartu Oracle datu-basearen zerbitzariaren kokalekua. URLaren sintaxia datu-base motaren araberakoa da. Informazio gehiago lortzeko, ikusi JDBC kontrolatzailearekin batera datorren dokumentazioa.
Oracle datu-baseetan, URLaren sintaxia honakoa da:
oracle:thin:@hostname:port:database_name
'hostname' (ostalari-izena) Oracle datu-basea exekutatzen duen ordenagailuaren izena da. Ostalari-izena zerbitzariaren IP helbidearekin ere ordeztu daiteke.
'port' Oracle datu-baseak entzuten duen ataka da. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den ataka-helbide zuzena.
'database_name' Oracle datu-basearen izena da. Galdetu datu-basearen administratzaileari zein den izen zuzena.
MySQL datu-basearen kontrolatzaile-artxiboa MySQL-ren web gunean dago erabilgarri.
MySQL datu-baseen sintaxia honakoa da:
mysql://hostname:port/database_name
'hostname' MySQL datu-basea exekutatzen duen ordenagailuaren izena da. Ostalari-izena IP helbidearekin ordeztu daiteke.
'port' MySQL datu-basearen ataka lehenetsia da, adibidez, 3306.
'database_name' datu-basearen izena da.
Idatzi datu-basearen URLa. Adibidez, MySQL JDBC kontrolatzailearentzat, sartu "mysql://<ZerbitzariIzena>/<datu-basearen izena>". JDBC kontrolatzaileari buruz informazio gehiago lortzeko, kontsultatu kontrolatzailearen dokumentazioa.
Sartu JDBC kontrolatzailearen izena.
JDBC kontrolagailu bat erabili ahal izan baino lehen, bere klase-bidea gehitu behar da. Aukeratu , eta egin klik botoian. Bidearen informazioa gehitu ondoren, berrabiarazi LibreOffice.
Konexioa uneko ezarpenekin probatzen du.