QR kodea
Sortu QR kodea edozein testu edo URLrako.
QR kodeak sortzeko eginbideak edozein testu edo URLtik abiatuta QR kodeak sortzea ahalbidetzen du. QR kodea irudi edo forma bat da, eta edozein beste irudik dituen propietate guztiak ditu.
URLa edo testua
QR kodea sortzeko erabiliko den testua.
Errore-zuzenketa
Sortuko den QR kodearen errore-zuzenketaren balioa. QR kode baten errore-zuzenketaren funtzioa da QR kodea erabili ahal izatea hondatuta badago ere.
Errore-zuzenketako lau balio estandar daude.
-
Baxua: kode-hitzen %7a berreskuratu daitezke.
-
Ertaina: kode-hitzen %15a berreskuratu daitezke.
-
Kuartila: kode-hitzen %25a berreskuratu daitezke.
-
Altua: kode-hitzen %30a berreskuratu daitezke.
Ertza
QR kodearen inguruko ertzaren zabalera, puntuetan.
Adibidea
Beheko QR kodea www.libreoffice.org testurako sortu da: