Datu-baseak erregistratzea eta ezabatzea
Edozein datu-baseko fitxategitako datuak erregistratu daitezke instalatutako LibreOffice instantzian. Erregistratzeak esan nahi du LibreOffice aplikazioak jakingo duela datuak non dauden, nola dauden antolatuta, nola eskuratu datuak eta beste hainbat gauza. Datu-basea erregistratu ondoren, Ikusi - Datu-iturburua menu-komandoa erabili daiteke datu-erregistroak atzitu eta testu-dokumentuetan eta kalkulu-orrietan erabiltzeko.
Lehendik dagoen datu-basearen fitxategi bat erregistratzeko:
-
LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Base - Datu-baseak.
-
Egin klik Berria aukeran eta hautatu datu-basearen fitxategia.
Erregistratutako datu-baseak LibreOffice aplikaziotik kentzeko
-
LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Base - Datu-baseak.
-
Hautatu datu-basearen fitxategia eta sakatu Ezabatu.