Esportatutako PDFa sinatzea

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Esportatu honela - Esportatu PDF gisa, Sinadura digitalak fitxa.


Sinadura digitalak PDFa jatorrizko egileak (alegia, zuk) sortu zuela ziurtatzeko erabiltzen dira, eta sinatu ondoren dokumentua ez dela aldatu ziurtatzeko.

Sinatutako PDF esportazioak zure gakoen biltegi-kokapen lehenetsian edo txartel adimentsu batean gordeta dauden gakoak eta X.509 ziurtagiriak erabiltzen ditu.

Txartel adimentsu bat erabiltzean, zure gako-biltegiak hura erabili ahal izateko moduan konfiguratuta egon behar du. Konfigurazio hori txartelaren softwarea instalatzean egiten da.

Erabili ziurtagiri hau PDF dokumentuei sinadura digitala eransteko

PDF esportazio hau sinatzeko erabiliko den ziurtagiria hautatzea ahalbidetzen du.

Hautatu

Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Hautatu duzun gako-biltegian aurkitutako ziurtagiri guztiak bistaratuko dira. Gako-biltegia pasahitz bidez babestuta badago, hura eskatuko dizu aplikazioak. PIN bidez babestuta dagoen txartel adimentsu bat erabiltzean, orduan ere PINa eskatuko dizu.

Hautatu PDF esportatuari sinadura digitala eransteko erabiliko duzun ziurtagiria, hari dagokion lerroan klik eginez, eta ondoren sakatu Ados.

Sinadura digitalak fitxako gainerako eremuak ziurtagiri bat hautatu ondoren soilik erabili ahal izango dira.

Ziurtagiriaren pasahitza

Sartu hautatutako ziurtagiriari lotutako gako pribatua babesteko erabili den pasahitza. Normalean gako-biltegiaren pasahitza izaten da.

Ohar-ikonoa

Gako-biltegiaren pasahitza jadanik sartu bada Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroan, gako-biltegia beharbada jadanik desblokeatuta dago eta ez da pasahitza berriro behar. Hala ere, segurtasuna bermatzeko, sar ezazu berriro.


Abisu-ikonoa

Txartel adimentsu bat erabiltzean, sartu PIN zenbakia hemen. Txartel adimentsuen zenbait softwarek PINa berriro eskatzen dute sinatu baino lehen. Astuna da, baina txartel adimentsuek horrela funtzionatzen dute.


Kokalekua, harremanetarako informazioa, arrazoia

Hiru eremu horien bidez, PDFari aplikatuko zaion sinadura digitalari buruzko informazio gehiago sartu daiteke, aukeran (non, nork eta zergatik sortu zuen). Bakoitzari dagokion PDF eremuetan txertatuko da informazioa, eta PDFa ikusten duen edonork ikusi ahal izango du. Hiru eremuetako edozein edo denak hutsik utzi daitezke.

Denbora-zigilu Autoritatea

Aukeran Denbora-zigilu Autoritate (TSA) URL helbide bat hautatzea baimentzen dizu

PDFa sinatzeko prozesuan, denbora-zigilu autoritatea zure sinaduran txertatuko den digitalki sinatutako denbora-zigilu bat lortzeko erabiliko da. (RFC 3161) denbora-zigilu honek PDFa ikusten duen edonork dokumentua noiz sinatu den egiaztatzea baimenduko du.

Hautatu daitezkeen TSA URLak honako aukeran konfiguratzen dira: - LibreOffice - Segurtasuna - TSAk.

TSA URLrik aukeratzen ez bada (lehenetsia), sinadurak ez du denbora-zigilurik izango, ordez ordenagailuaren uneko ordua erabiliko da.