Testua zenbaki bihurtzea

Calc-ek gelaxketako testua dagozkion zenbakizko balioak itzultzen ditu, anbiguotasunik gabeko bihurketa egin badaiteke. Bihurketa egin ezin bada, #BALIOA! errorea itzultzen du Calc-ek.

Osoko zenbakiak (berretzaileak barne) bakarrik bihurtzen dira, eta ISO 8601 datak eta orduak, beren formatu hedatuetan eta bereizleekin. Beste guztiak, zenbaki zatikiarrak dezimal-bereizleekin edo ISO 8601 ez diren datak, ez dira bihurtzen, testu-katea ezarpen lokalen arabera izango litzatekeelako. Aurreko eta atzeko tarteei ezikusi egingo zaie.

Ondoko ISO 8601 formatuak bihurtzen dira:

Ezin zaio ezikusi egin mendearen CC kodeari. Data eta orduaren T bereizlearen ordez, zuriune-karaktere bat erabil daiteke.

Data bat emanez gero, egutegi gregoriarraren baliozko data izan beharko du. Kasu horretan, aukerako ordua bitarte honetan egon behar du: 00:00 - 23:59:59.99999...

Ordu-kate bat bakarrik emanez gero, 24 ordu baino gutxiagoko balio bat izan behar du, eta minutuak eta segundoak 59 gehienez.

Bihurketa argumentu bakarrekin egiten da, =A1+A2, edo ="1E2"+1, esate baterako. Ez du eraginik gelaxka-barrutiko argumentuetan, eta, beraz, SUM(A1:A2) eta A1+A2 desberdinak dira, gelaxketako batek gutxienez kate bihurgarri bat badauka.

Formulen barruko kateak ere itzultzen dira, ="1999-11-22"+42 kateak esate baterako, 1999ko azaroaren 22a baino 42 egun gehiagoko data itzultzen baitu. Lokalizatutako datak kate gisa erabiltzen dituzten kalkuluek errorea itzuliko dute. Adibidez, lokalizatutako "11/22/1999" edo "22.11.1999" data-kateak ezin dira erabili automatikoki bihurtzeko.

Adibidea

A1 gelaxkan sartu '1e2 testua (barnean 100 zenbaki gisa bihurtuko da).

A2 gelaxkan sartu =A1+1 (emaitza zuzena itzuliko du: 101).