Egoera barra
Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Kurtsorearen X eta Y kokalekua eta hautatutako objektuaren tamaina bistaratzen ditu.
Uneko orrialdea bistaratzeko zoom-faktorea zehazten du.
Dokumentuan egindako aldaketak oraindik ez badituzu gorde disko gogorrean, "*" agertuko da Egoera barrako eremu honetan. Gorde gabeko dokumentu berrietan ere aplikatzen da.
Uneko diapositiba-zenbakia bistaratzen du, atzetik guztizko diapositiba kopurua duela.
Uneko orrialde-estiloa bistaratzen du. Estiloa editatzeko, egin klik bikoitza. Beste estilo bat hautatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin.